domingo, 22 de febrero de 2015

PINTXO OSASUNGARRIAREN BILA

Elikagaien unitatean , elikagai mota ezberdinak eta beraien mantenugaiak zeintzuk diren ikasi ondoren, pintxo orekatuak eta osasungarriak sortu dituzte.Pintxo orijinalak asmatu zituzten.











A ze pintxo ederrak ikusi eta dastatu genituen. On egin neska mutilak !!!!




IKASTOLAN ELURRETAN

Azkenean otsailean elurra iritsi zaigu. Gure ikasleak zoratzen ibili ziren goizeko 9:00etan ikastolako parkean. Bate zapaldu gabeko elurretan. Hona hemen argazki  batzuk.




HORMAIRUDIAK

Elikagaien unitatean ikasitakoa hormairudi batean laburbildu dute kooperatiboki lan eginda.Batez ere , hipotesiak eta ondorioak bateratuz.




SASIETAKOEKIN TAILERRA

Sasietakoekin tailer honetan ondo berziklatzea zein garrantzizkoa den ikasi genuen. Bertan, bideo bat ikusi, ondorioak bildu eta jolasen bidez ikasitakoa frogan jarri genuen, baita ondo pasatu ere. Bukatzeko guraosei gutun baten bidez , oso aholku interesgarriak eman genizkien.

 "Oka" moduko jolas honetan, aurrera jarraitu ahal izateko, ikasitakoa hainbat frogatan galdetzen zieten. Oso ondo aritu ziren! Denak garaile bukatuz.





GOSARI OSASUNGARRIA

Elikagaien unitatean ikastolako jangelan gosaldu dugu elkarrekin. Ekintza hau oso harraroa egin zitzaien. Ez baitaude ohituta ikastolara gosaldu gabe joatea eta gutxiago oraindik bertan denok batera gosaltzea. Menua hau izan genuen: sagar erdi bat, ogia, oliba olioa, pabo xerra bat eta esnea kolakaoarekin.

Ikasi dugunarekin , gosari orekatu bat ez da?


viernes, 20 de febrero de 2015

INAUTERIETAKO BIDEOA



Eguna iritsi baino lehen, gelan lan eta lan aritu ziren  aukeratutako abestiari koreografi polit bat aukeratzen. Goiko bideoan emaitza bikaina ikusteko aukera izango duzue!!!



martes, 3 de febrero de 2015

LABORATEGIA

Laborategiko arauak birgogoratu ondoren , taldeak antolatu eta hiru esperimentu egitera jeitsi ginen laborategira. Bertan, pisua erabili genuen, baita lugola eta azido nitrikoa guk eramandako elikagaiei nahasteko.
- Lehenengo esperimentua: Elikagaiak proteinak ote zituzten frogatu, azido nitriko erreaktiboa erabilita.

- Bigarrren esperimentua: Elikagai batzuek, ogiak adibidez, ura daukala ikusi genuen .




- Hirugarren esperimentua: Elikagaiek karbohidratoak (almidoia) ote zituzten frogatu, lugola erabiliz.