lunes, 29 de junio de 2015

AZKEN EGUNEAN EGINDAKO HAINBAT EKINTZA

Azkeneko egunean askok ez zinaten igerilekura joatera animatu eta ordenagailun jolasean ibili zinaten. Gero kantu eta dantza saio bat ere egin genuen  danok, igerilekukoak etorri zirenean. Oroitzapen gisa argazki batzuk txertatu ditut, ea gustukoak dituzuen. Uda ona pasa eta irailean elkar ikusiko dugu 6.mailan!!!!!!!!!












EUSKARAZ BIZIKO IPUINAK

Aurten 5. maila D -ko irabazlea Malen Aseginolaza izan da  eta berrikuntza bezala aipamen bereziak eman dira, hauek, Maider Uzkudun eta Anne Pascualentzat izan direlarik. ZORIONAK  hirukote!!!!!!

Hauek irakurtzen gozatu nahi baduzue hone hemen aukera paregabea.



                                                         

viernes, 8 de mayo de 2015

JUUL BOZKETA

Aurten ere Juul Kanpainan liburu eta ilustratzaile gogokoena bozkatu  dugu. Gainera, 5.mailan, bozketa elektronikoz egiteko aukera izan dugu. Hauek izan dira gure gelan lortutako emaitzak:






domingo, 22 de febrero de 2015

PINTXO OSASUNGARRIAREN BILA

Elikagaien unitatean , elikagai mota ezberdinak eta beraien mantenugaiak zeintzuk diren ikasi ondoren, pintxo orekatuak eta osasungarriak sortu dituzte.Pintxo orijinalak asmatu zituzten.











A ze pintxo ederrak ikusi eta dastatu genituen. On egin neska mutilak !!!!




IKASTOLAN ELURRETAN

Azkenean otsailean elurra iritsi zaigu. Gure ikasleak zoratzen ibili ziren goizeko 9:00etan ikastolako parkean. Bate zapaldu gabeko elurretan. Hona hemen argazki  batzuk.




HORMAIRUDIAK

Elikagaien unitatean ikasitakoa hormairudi batean laburbildu dute kooperatiboki lan eginda.Batez ere , hipotesiak eta ondorioak bateratuz.




SASIETAKOEKIN TAILERRA

Sasietakoekin tailer honetan ondo berziklatzea zein garrantzizkoa den ikasi genuen. Bertan, bideo bat ikusi, ondorioak bildu eta jolasen bidez ikasitakoa frogan jarri genuen, baita ondo pasatu ere. Bukatzeko guraosei gutun baten bidez , oso aholku interesgarriak eman genizkien.

 "Oka" moduko jolas honetan, aurrera jarraitu ahal izateko, ikasitakoa hainbat frogatan galdetzen zieten. Oso ondo aritu ziren! Denak garaile bukatuz.