viernes, 19 de diciembre de 2014

HEMEN DITUGU GABONAK

Gabonetan  ezin dira falta garaiko kantak. Hemen duzue Ikastolako koruak gu guztiok zoriontzeko aukeratu duena.


viernes, 5 de diciembre de 2014

NUESTRA REVISTA GALÁCTICA

Unibertsoari buruz zerbait berria ezagutu nahi al duzu? Hementxe duzu aukera, begira zein aldizkari politak prestatu ditugun Lenguako saioetan!

Hau Eiderrek, Sarak, Maiderrek, Asierreketa Unaik prestatu dute.



Leer más publicaciones en Calaméo

Hau Annek, Malenek, Ikerrek eta Jonek.



Leer más publicaciones en Calaméo

Hau Daianak, Jonek, Iratik, Gaizkak eta Anderrek.


Leer más publicaciones en Calaméo

Hau Aratzek, Uxuek, Lukenek eta Lunak.

Azkenik, hau Lukenek, Manexek, Larraitzek   eta Olaiak




martes, 18 de noviembre de 2014

AROTZ ENEA BIGARREN EGUNA

Gaur basoan murgildu gara. Eguraldi ona izan dugu eta gauza asko ikasi ditugu. Bazkaldu eta gero denbora librea izan dugu. Orain bi tailer dauzkagu, animaliena eta ukenduena. Gero dutxa bero bat, afaria eta diskoteka!!!!! Eguna bukatzeko Marijo eta Nerearen ipuina eta lo goxo-goxo. Gauean argazki gehiago. Ondoloin eta bihar arte.















AROTZ ENEA

Ikus dezazuen zein ongi pasatzen ari garen , hona hemen argazkitxo batzuk. Ekintzak egin bitartean ateri eutsi digu eta zuen seme-alabak ikaragarri ondo pasatzen ari dira. Lehenik arauak entzun, gero ingurua ezagutu eta areto nagusian aritzeko denbora librea ere izan dugu.  Ondo bazkaldu ondoren mendira joan gara eta "Margarita" ezagutu dugu. Ezagutu edo....... bueltan seme-alabei galdetu. ezingo dizuegu orain dena kontatu.  Gauean saiatuko gara gaurko berri ematen.






















sábado, 15 de noviembre de 2014

BATUKADA


3. ziklokoak gogor entsaiatzen ari dira Euskararen egunerako. Ikaragarri instrumentu politak sortu dituzte eta oso motibatuta daude aurtengo ekintzarekin. Segi entsegutan, bikain aterako zaigu eta batukada erraldoia!!!!!






martes, 4 de noviembre de 2014

ARTELANA

Izarren Hautsa unitatean, plastikan taldeka egindako lanetan, beraien irudimena erabii dute eta artelan zoragarri hauek egin dituzte. Denak desberdinak eta danak zoragarriak.


miércoles, 29 de octubre de 2014

BAKETIK - ANTZERKI FORUMA

Aurreko astean, Baketik taldearen eskutik balio etikoak lantzeko Antzerki Forum tailerra burutu genuen. Bertan, elkarbizitza hobetzeko hainbat ideia bururatu zitzaizkigun.  Gaia lantzen tutoretza saioetan jarraituko dugu. 

Antzerkian biktima, testigu eta erasotzailearen papera ikusteko aukera izan genuen. Ikasleek bertako egoera batzuk aukeratu, hausnartu eta konpondutako egoera bat antzeztu behar zuten.

Bikain aritu ziren. Eta guztion balorazioa positiboa izan zen.

ESPAINIA

Espaniako autonomia erkidegoen izenak, probintziak eta kokapena  ikasteko klikatu HEMEN.




domingo, 19 de octubre de 2014

KURTSO HASIERAKO BIDEOA

Hitz eman nizuen bideoa bidaliko nizuela eta hona HEMEN egindako grabaketa. Zuen irakasleak badu grabaketatan zer ikasi. Baina lehenengoa izateko ez dago hain gaizki. Ea gustatzen zaizuen.

miércoles, 15 de octubre de 2014

ILARGIA


 Ilargiari buruzko informazioa irakurtzeko  KLIK  egin hemen.



Orain daukazu   GALDERAK erantzuteko aukera .


HEMEN ilargiaren faseak azaltzen duen bideo desberdin bat.

ERREPASATZEN

Puff... ez da erraza izan ikasi dugun guztia orrialde batean sartzea, baina hemen dago gai honi dagokion kontzeptu mapa. Errepasorako baliagarria izan daiteke.



martes, 7 de octubre de 2014

lunes, 6 de octubre de 2014

GALAXIA

Galaxiei buruzko informazioa ulertzen eta ikasten lagunduko dizu mapa kontzeptual HONEK.

                                                                

LURRA

Lurrari buruzko INFORMAZIOA

                         

Lurrari buruzko GALDERAK
                              

UNIBERTSOA

Txanela.net-eko animazioa honek inguruneko informazioa hobeto ulertzen lagunduko dizula uste dugu. Klika ezazu HEMEN.


                                 

IZAZPI IRTEERA

Ziklo honetan ohitura denez Izazpi mendia igo genuen. Benetan egun polita pasa genuela. Igotzeakotan neke pixkat, jeisteakotan ipurdiko batzuk... baina merezi izan zuen. Antion ogitarteko ederrak jan eta gero JOLASTERA!!!! Hara hor egun horretan ateratako argazki zoragarri batzuk.






EUREKA MUSEOA

Asteartean, irailaren 30ean, Donostian egon ginen, zientzia museoan, Eureka museoan. Bi bisitan parte hartu genuen, "Biobisita" eta "Urtaroak" jardueretan hain zuzen ere. Planetariumean izarrak, konstelazioak ...ikusteko aukera bikaina izan genuen. Oso gustura ibili ziren, bazkaldu eta gero segituan berriz ere sartu ginelako bakoitza bisita libreaz disfrutatzeko.











viernes, 19 de septiembre de 2014

ONGI ETORRI DENOI ZIKLO ETA MAILA BERRIRA

Hasi gara ziklo berri batean eta oso gustura gabiltza. Orain Urretxuko festak ditugu, beraz, ondo pasa eta indarberrituta etorri.