lunes, 29 de junio de 2015
AZKEN EGUNEAN EGINDAKO HAINBAT EKINTZA
Azkeneko egunean askok ez zinaten igerilekura joatera animatu eta ordenagailun jolasean ibili zinaten. Gero kantu eta dantza saio bat ere egin genuen danok, igerilekukoak etorri zirenean. Oroitzapen gisa argazki batzuk txertatu ditut, ea gustukoak dituzuen. Uda ona pasa eta irailean elkar ikusiko dugu 6.mailan!!!!!!!!!
EUSKARAZ BIZIKO IPUINAK
Aurten 5. maila D -ko irabazlea Malen Aseginolaza izan da eta berrikuntza bezala aipamen bereziak eman dira, hauek, Maider Uzkudun eta Anne Pascualentzat izan direlarik. ZORIONAK hirukote!!!!!!
Hauek irakurtzen gozatu nahi baduzue hone hemen aukera paregabea.
Hauek irakurtzen gozatu nahi baduzue hone hemen aukera paregabea.
viernes, 8 de mayo de 2015
JUUL BOZKETA
Aurten ere Juul Kanpainan liburu eta ilustratzaile gogokoena bozkatu dugu. Gainera, 5.mailan, bozketa elektronikoz egiteko aukera izan dugu. Hauek izan dira gure gelan lortutako emaitzak:
domingo, 22 de febrero de 2015
PINTXO OSASUNGARRIAREN BILA
A ze pintxo ederrak ikusi eta dastatu genituen. On egin neska mutilak !!!!
IKASTOLAN ELURRETAN
Azkenean otsailean elurra iritsi zaigu. Gure ikasleak zoratzen ibili ziren goizeko 9:00etan ikastolako parkean. Bate zapaldu gabeko elurretan. Hona hemen argazki batzuk.
HORMAIRUDIAK
Elikagaien unitatean ikasitakoa hormairudi batean laburbildu dute kooperatiboki lan eginda.Batez ere , hipotesiak eta ondorioak bateratuz.
SASIETAKOEKIN TAILERRA
Sasietakoekin tailer honetan ondo berziklatzea zein garrantzizkoa den ikasi genuen. Bertan, bideo bat ikusi, ondorioak bildu eta jolasen bidez ikasitakoa frogan jarri genuen, baita ondo pasatu ere. Bukatzeko guraosei gutun baten bidez , oso aholku interesgarriak eman genizkien.
"Oka" moduko jolas honetan, aurrera jarraitu ahal izateko, ikasitakoa hainbat frogatan galdetzen zieten. Oso ondo aritu ziren! Denak garaile bukatuz.
"Oka" moduko jolas honetan, aurrera jarraitu ahal izateko, ikasitakoa hainbat frogatan galdetzen zieten. Oso ondo aritu ziren! Denak garaile bukatuz.
GOSARI OSASUNGARRIA
Elikagaien unitatean ikastolako jangelan gosaldu dugu elkarrekin. Ekintza hau oso harraroa egin zitzaien. Ez baitaude ohituta ikastolara gosaldu gabe joatea eta gutxiago oraindik bertan denok batera gosaltzea. Menua hau izan genuen: sagar erdi bat, ogia, oliba olioa, pabo xerra bat eta esnea kolakaoarekin.
Ikasi dugunarekin , gosari orekatu bat ez da?
Ikasi dugunarekin , gosari orekatu bat ez da?
viernes, 20 de febrero de 2015
INAUTERIETAKO BIDEOA
Eguna iritsi baino lehen, gelan lan eta lan aritu ziren aukeratutako abestiari koreografi polit bat aukeratzen. Goiko bideoan emaitza bikaina ikusteko aukera izango duzue!!!
martes, 3 de febrero de 2015
LABORATEGIA
Laborategiko arauak birgogoratu ondoren , taldeak antolatu eta hiru esperimentu egitera jeitsi ginen laborategira. Bertan, pisua erabili genuen, baita lugola eta azido nitrikoa guk eramandako elikagaiei nahasteko.
- Lehenengo esperimentua: Elikagaiak proteinak ote zituzten frogatu, azido nitriko erreaktiboa erabilita.
- Bigarrren esperimentua: Elikagai batzuek, ogiak adibidez, ura daukala ikusi genuen .
- Hirugarren esperimentua: Elikagaiek karbohidratoak (almidoia) ote zituzten frogatu, lugola erabiliz.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)