martes, 18 de noviembre de 2014

AROTZ ENEA BIGARREN EGUNA

Gaur basoan murgildu gara. Eguraldi ona izan dugu eta gauza asko ikasi ditugu. Bazkaldu eta gero denbora librea izan dugu. Orain bi tailer dauzkagu, animaliena eta ukenduena. Gero dutxa bero bat, afaria eta diskoteka!!!!! Eguna bukatzeko Marijo eta Nerearen ipuina eta lo goxo-goxo. Gauean argazki gehiago. Ondoloin eta bihar arte.















AROTZ ENEA

Ikus dezazuen zein ongi pasatzen ari garen , hona hemen argazkitxo batzuk. Ekintzak egin bitartean ateri eutsi digu eta zuen seme-alabak ikaragarri ondo pasatzen ari dira. Lehenik arauak entzun, gero ingurua ezagutu eta areto nagusian aritzeko denbora librea ere izan dugu.  Ondo bazkaldu ondoren mendira joan gara eta "Margarita" ezagutu dugu. Ezagutu edo....... bueltan seme-alabei galdetu. ezingo dizuegu orain dena kontatu.  Gauean saiatuko gara gaurko berri ematen.






















sábado, 15 de noviembre de 2014

BATUKADA


3. ziklokoak gogor entsaiatzen ari dira Euskararen egunerako. Ikaragarri instrumentu politak sortu dituzte eta oso motibatuta daude aurtengo ekintzarekin. Segi entsegutan, bikain aterako zaigu eta batukada erraldoia!!!!!






martes, 4 de noviembre de 2014

ARTELANA

Izarren Hautsa unitatean, plastikan taldeka egindako lanetan, beraien irudimena erabii dute eta artelan zoragarri hauek egin dituzte. Denak desberdinak eta danak zoragarriak.