miércoles, 29 de octubre de 2014

BAKETIK - ANTZERKI FORUMA

Aurreko astean, Baketik taldearen eskutik balio etikoak lantzeko Antzerki Forum tailerra burutu genuen. Bertan, elkarbizitza hobetzeko hainbat ideia bururatu zitzaizkigun.  Gaia lantzen tutoretza saioetan jarraituko dugu. 

Antzerkian biktima, testigu eta erasotzailearen papera ikusteko aukera izan genuen. Ikasleek bertako egoera batzuk aukeratu, hausnartu eta konpondutako egoera bat antzeztu behar zuten.

Bikain aritu ziren. Eta guztion balorazioa positiboa izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario